P { margin-bottom: 0.21cm; } Nola eta zergatik erabaki zenuen GKE batean parte hartzea?
Lagun bati esker gertatu zen guztia. Tibeten eskola berri bat eraiki nahi zutela, eta bertan ingeleseko klaseak emateko edota Donostiatik zein mendebaldeko beste herrialde batzuetatik kolaborazioak jasotzeko laguntza behar zutela esan zigun. Interesgarria iruditu, eta lagundu egin nion erakunde horri.
Zenbat denbora daramazu erakunde horrekin elkarlanean?
Duela 7 urte joan nintzen fisikoki Tibetera bertan hilabete batzuk igaro eta lehen klaseak ematen laguntzeko. Urte asko pasa diren arren, diru laguntzak bidaltzen jarraitzen dut.
Zer motatako gauzak egin zenituen erakunde horrekin elkarlanean?
Tibeten eskolatu gabeko haur ugari dagoenez erakunde honek eskola publiko bat sortu zuen mendian. Irakaskuntza proiektua abian jartzeko bultzada bat behar zutenez, Donostiako gure eskolako zenbait kolaboratzailerekin batera, ingeleseko eta matematikako klaseak eman nituen. Bizitzako eguneroko gauzak ere irakatsi genizkien eta eraikuntza lanetan lagundu genuen, irakaskuntza garrantzitsuena bazen ere.
Zer zentzutan uste duzu direla garrantzitsuak Gobernuz Kanpoko Erakundeak?
Oso garrantzitsuak dira dirurik ez duen jendea egoera hobe batera eramateko. Oinarrizko beharrak betetzen laguntzen dute; hau da, osasun, ikasketa nahiz elikadura zerbitzu publikoak edukitzen, aterpe batez gainera.
Zure ustez, jende gazteak honelako erakundetan parte hartzen du gaur egun?
Normalean ez. Medikuntza edo erizaintza praktikak egiteko ez bada, ez dut uste jendea inolako diru irabazirik gabeko lanetan interesaturik dagoenik.
Eta zergatik? Zein uste duzu dela horren arrazoia?
Oso gogorra da hori esatea; baina nire ustez, gaur egungo gazteak oso eroso daude etxean gurasoekin, eta ez dute dirurik kobratu gabe kanpoan lan egin nahi.
Eskerrik asko Idoia zure laguntzagatik.